XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1794eko urtarrilaren 24ean, frantses mintzaira egitate publiko guztien hizkuntza obligatorioa bihurtu zen, logika kartesiar bati jarraikiz.

Eta, geroztik, erregionalismo guztia susmagarria da, eskuindarra, etsai atzerritarren laguna.

Izandako kasu konkretuak, hala nola 1940-1944ean Bretainian izandako naziekiko kolaborazioa, erregionalismo guztien esentzia bilakatzen da frantses ideologia politikoaren imajinarioan.

Imajinario iraunluze eta astun honetan.

Ideologia nazionalistaren desmitifikazioa.

Artikuluaren ildotik, ari gara zerbait agerterazten.

Iraultzaren filosofia politikoak borondate nazionalaren gainean finkatu zuen boterearen legitimitatea.

Ideia honek, zuzenki, erregetzaren antzinako sistema zapaltzailearekin hautsi egiten zuen, baina tirania berri baten etorrera errazten.

Esan nahi bait da: Estatuak botere eta biolentziaren monopolioa eskuratzen du, eta, haren aurrean, gizartea indarge gelditzen da, indibiduo pribatuen multzo bezala.

Bien artean ez dago ezer, ez dago legitimitate propiorik duen beste inongo botererik.

Horrela, borondate nazionala abstrakzio bilakatzen da, Estatuak bakarrik gihartzen ahal duena, eta, ondorioz, Estatuak bahitzen duena.

Tirania berria, bereziki, beste edozein legitimitateren ukazioan datza.

Estatua kontrolatzeko, gizarteak hauteskunde demokratikoak erabiltzen ditu, baina kontrol honek ez du jatorrizko hobena ezabatzen.

Estatuaren egiturak komunitate edo klase batzuen esistentzia bera ukatzen duenean, ukatuak gertatzen direnentzat demokrazia zapalkuntza bilakatzen da, nahitaez.

Kritika hau, Iraultzak sortutako demokrazia errepresentatiboari anarkistek egin diote (23).

Hala ere, erraz ikusten da nola Iraultzaren praktikak erakutsi zituen legitimitate berriaren muga tiranikoak.

Errepublikak, soziala zen heinean, jabego pribatua eta jabego honen erabilpen librea onartzen zituen: azken funtsean, burgesiaren erresuma antolatzen zuen.

Baina zanpatuak gertatzen ziren langileen elkarteak debekatzeko, lehen aipatutako teoria erabili zuten: Estatua eta indibiduoaren artean legitimitate propiorik duen elkarterik ez da, langileen erakunde espezifikoak naziotik bereizten dira, kontrairaultzaileak dira (24).